Ederto bazkaldu zuten Gureak-ekoek zapatuan, Auzokoak elkartekoek gonbidatuta
2013/01/14
00:00
eta kitto!
Zapatuan (hilaren 12an) Auzokoak osatzen duten elkarte gastronomikoek Gureak lantegi babestuetako behargin eta begiraleentzat bazkaria antolatu zuten. Gonbidatuta zeuden 100 bat lagunentzat bazkaria prestatzen eta beste guztietaz arduratzen 18 lagunek jardun zuten. Bazkaldu eta gero, gainera, 40 elkarteren laguntzari esker, joandako guztiei opariak eman zizkieten. Bazkarian zelako giroa izan zuten ikusteko, ikusi argazki bilduma.