Ederto murgildu ziren Nepalgo sukaldaritzan Munduko Janari tailerrera joandakoak
2020/01/23
10:28
eta kitto!
Martitzenean Nepalgo sukaldaritza bertatik bertara ezagutzeko aukera bikaina izan zuten …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatzen duen Munduko Janariak tailerrean parte hartu zutenek: aza, kipula eta gari-irunarekin egiten diren “pakoda” izeneko kroketa modukoak nola prestatzen diren ikasi zuten Portaleko sukaldean elkartutako zortzi lagunek eta, esandakoaren arabera, “tailerra oso giro onean egin zen. Emaitzak ere oso onak izan ziren, jatekoa prestatzeko erreza eta oso gozoa izan zen eta”. Munduko Janariak egitasmoaren hurrengo saioa otsailaren 25ean izango da.