Ederto pasatu zuten Legarreko bertso-kantu bazkarian

Ederto pasatu zuten Legarreko bertso-kantu bazkarian
2013/04/29 00:00
eta kitto!

Legarreko Jai Batzordeak antolatuta, zapatuan (apirilaren 27an) bertso-kantu bazkaria egin zuten Legarre Gain elkartean. Ekitaldian Mikel Arrillaga, Beñat Ugartetxea eta Julen Zelaieta bertsolariek hartu zuten parte eta gai-jartzaileak, berriz, Asier Ibaibarriaga eta Arrate Gisasola izan ziren; azken honek, gainera gitarrarekin eta kantuan eman zizkien gaiak bertsolariei eta Unai Larreategik soinuarekin lagundu zien kantuan jardun zutenei. Argazki bilduma ikusteko hemen klikatu.