Edurne Laskurainek Kursaalen abestuko du asteburuan

Edurne Laskurainek Kursaalen abestuko du asteburuan
2017/02/09 22:28
eta kitto!
Bihar estreinatuko dute Donostian, Kursaalen, Opus Lirica konpainia donostiarraren “Carmen”. Bizeten lan ezagunean Mª Jose Montiel, gaur egun maila gorenean dagoen mezzosopranoak hartuko du parte eta, lan berean, Sostoa abesbatzako kidea den Edurne Laskurain Caño eibartarrak ere jardungo du kantuan. Ikuskizunaren bigarren emanaldia asteburuan bertan, domekan eskainiko dute.

IMG_9335