Egitarau zabala prestatu dute Berdel Egunaren harira
2016/03/31
18:04
eta kitto!
XXI. Berdel Egunaren harira hainbat ekitaldi antolatu dituzte elkarlanean Mutrikuko Udalak eta Debegesak eta "beste ezer baino lehen orokorrean herriko jendearengandik jasotako babesa eta bereziki Balea Elkartearena eta San Pedro kofradiarena eskertu" nahi izan dute. Adierazi dutenez, "momentu honetan berdelaren kanpaina dago martxan eta, nahiz eta urtero kuota txikiagoak ezarri eta hainbat arazori aurre egin behar, kanpaina honek itsasoari loturiko sektorearentzat berebiziko garrantzia duela kontuan izan behar da. Horregatik ezinbestekoa da berdelaren promozioarekin jarraitzea, arrain horren ezaugarri gastronomiko eta osasungarriak ezagutzera emanez".
Zapaturako prestatu duten egitaraua goizetik abiatuko da eta, besteak beste, Azoka Txikia, herriko abesbatzaren kontzertua, berdel pintxo dastaketa herrikoia, The Uski's taldearen kontzertua eta II. berdel txapelketa zesta punta finalak hartzen ditu. Izan ere egitaraua zabala da eta, berdela dastatzeaz gainera, beste hainbat ekintza kultural ere antolatu dituzte.