Ego Ibarrak herriko ermiten eta santutxuen inguruko testigantzak eta irudiak batu ditu
2021/03/31
13:36
eta kitto!
Ego Ibarra Batzordeak, Badihardugu Euskara Elkartearen eskutik, 16 ordu baino gehiagoko grabazioa egin du gaiaren inguruan dakiten 11 pertsonarekin bildu ondoren. Horrela, jasotakoarekin dokumentala egitea da asmoa.
Ego Ibarraren berbetan, “Jose Mari Loiolak Agiñagari buruz eta San Roman ermitaren inguruko datu esanguratsu asko eman ditu; Mari Jose Unzetabarrenetxeak Maltzagako San Rafael ermita eta hango eskola ditu hizpide; Marixabel Ugarteburuk Santa Kurutz ermitaz eta hango eskolaz dihardu; Doroteo Urkiak eta Maria Luisa Zuloagak eta Josean haien semeak Azitaingo elizaren lehena eta oraina dakargute gogora; Jesusa Aranzetak Agiñagako eliza eta San Migel txiki santutxoaren berri ematen digu; Maria Jesus Osa San Salbador eguneko erromeriak ditu gogoan; Mari Jose Elizaldek Akondiako ermita eta hango “konjurua” azaltzen ditu; Vicente Areta eta Mari Asun Azpiri senar-emazteek San Martin ermitaren gaineko xehetasunak ematen dituzte”.
Hortaz aparte, Juan Larreategi eibartarraren berba ere batu dira, “hura izan baitzen Ego Ibarrari ermiten inguruko testigantzak batzeko eskaera egin ziona eta arlo honetan lan ikaragarria egiten ari dena”, batzordeak dioenez. Gainera, Jabier Elorza Soraluzeko historialariaren xehetasunak jaso dituzte (ermitak lurralde-antolaketako elementu legez, ermitaren ateak datazioaren adierazgarri, Agiñagako elizaren berezitasunak, San Martin ermitaren garrantzia, Santa Ines…).
Eibarrek, historian zehar, hainbat ermita eta eliza izan ditu, baina, zoritxarrez, horietako asko galdu egin dira: Orbeatarren elizatxoa (1927koa, Urkizun); Errebaleko komentua (1602); Isasiko eliza (1597), gerratean galdutakoa; Azitaingo San Rafael (1927); Untzagako San Juan (1556); San Esteban (1620, Barrenkalean zegoen; santuaren irudia Arraten dago); Santa Ines (1550, hango erretaula San Andres parrokian dago); Elexalde (Aldatze ikastetxea dagoen lekuan); Urkiko San Lorentzo (1610); Ibarkurutzeko ermita (1694).