Ego Ibarrak Historian adituak diren irakasleekin hitzaldi-sorta antolatu du ikasleentzat
Martxoaren 2an “Frankismoaren eragina Euskal Herrian” izenburuko hitzaldia emango du Aritz Ipiña Historiako doktoreak, La Salle ikastetxean. Bi saio egingo ditu, 10:00etan eta 12:00etan.
Aldatze eskolako ikasleentzat saioa udaletxean izango da, martxoaren 3an. Kasu honetan ere Aritz Ipiña arituko da eta honako gaia jorratuko du: Estatu frankistaren sorrera (1939-1959). Oinarri ideologiko, politiko eta sozialak (Estatuan eta euskal lurraldean). Erbestean zegoen oposizioa eta barruko erresistentzia. Autarkia ekonomikoa. Nazioarteko politika.
Laugarren saioa martxoaren 14an izango da Institutuan eta hitzaldia Oscar Álvarez Historiako doktoreak emango du: “XVI. eta XVII. mendeetako esklabutza-trafikoari buruzko ikuspegi orokor bat: zifrak, sistemak, esklabuak nola harrapatu eta eramaten zituzten Afrikatik, batez ere Ameriketara, eta abar.
Bosgarrena, martxoaren 21ean izango da Institutuan eta aurreko hizlari berberak emango du. Gaia: Aro Berrian zehar Euskal Herria/euskaldunak eta esklabutza. Euskal Herritik kanpo, esklabuen salerosketan parte hartu zuten euskaldunak. Euskal Herrian bertan zeuden esklabuak (hain ezaguna ez den gaia).
Eta seigarren saioa ere Institutuan izango da, martxoaren 28an. Joseba Agirreazkuenaga Historiako katedratikoak emango du, honako gai hau mintzagai: XIX. mendean, esklabu-salerosketaren ondokoa eta bereziki Euskal Herrian izan zuen isla zuzena, hainbat eraikuntzatan ageri dena. Gogoeta egingo da iraultza industrialean izan zuen eraginari buruz, eta, bukatzeko, gogoeta etikoa egingo da, Nazio Batuen bidez arautzen doanez gero, erreparazioari buruz. Gure aberastasunaren eta ongi izatearen sorburua izan denez, Afrikako herrialdeak erreparazioa eskatzen ari dira. Deba Arroko industriagintzan eta Euskal Herrian eragin zuzen-zuzena duen fenomenoa da.