Ego Ibarraren `Eibartarren Ahotan´ proiektuak gure herriko emakumeen memoria historikoa aitortu eta berreskuratu nahi du
Martxoaren 8ko astean Ego Ibarra batzordeak bidea ireki ziguten emakumeak gogoratu nahi izan ditu."Baserritarrak, beharginak, ofizinistak, maistrak, etxeko andreak, jostunak, garbitzaileak, erizainak, grabatzaileak, dendariak, errekadistak, praktikanteak, andereñoak, mojak, politikariak, sukaldariak, kriadak, serorak, dantza-irakasleak, kaxaginak, fileteatzaileak… Denak zaintzaile; guztiak bidegile", argitaratu dute Ego Ibarraren webgunean.
"Merezi dutelako, merezi du nortzuk ziren eta nortzuk diren esatea", diote Ego Ibarratik: Lucia Larreategi San Martin; Asun Anguera Illarramendi; Luciana Larreategui Arizaga; Concepción Martinez Fuldain; Pakita Abendibar Areitiourtena; Olga Arizmendiarrieta Urriategi; Mari Jose Unzetabarrenetxea Lizarralde; Nicolasa Urtiaga Irusta; Rosario Alcerreca Azconaga; Mercedes Telleria Izaguirre; Felisa Pascual Ucin; Faustina López Larrea; Marixabel Ugarteburu Arrillaga; Marina Basterra Iturbe; Rosa Larrea Aldecoa; Asunción Kortabarria; Garbiñe Gisasola Berri-Otxoa; Euxebi Gisasola Aldazabal; Amaya Arriola Ormaechea; Tomasa Idarraga Zulaica; Mª Luisa Zuloaga Garitaonandia; Mª Paz Guisasola Cisnal; Nieves Marzana Amuategui; Juana Unzueta Garcia; Leonor Larrañaga Azurza; Juana Arrieta Leceta; Dolores Tolosa Lariz; Maria Jesus Agirre Unzeta; Maria Angeles Cortaberria Aldazabal; Arrate Berasaluce Garcia; Josefina Prieto Rebollo; Tere Gantxegi Juaristi; Miren Begoña Arriaga Leniz; Carmen Apellaniz Aizpitarte; Miren Lorea Lasa Aranburu; Adela Telleria Gallastegui; Herminia de la Torre; Maria Arrate Agirre Unzeta; Placida Carmona; Maria Elena Agirre Unzeta; Mª Luisa Aranzabal Bustinduy; Juana Josefa Loyola Vergara; Elena Piedra Elkoro-Iturbe; Antonia Salaverria Azcarate; Adelina Unanue Muñoz; Maria Isabel Albizu Lluvia; Maite Zanguitu Arana; Matilde Isasi-Isasmendi Gallastegi; Felisa Solozabal Arriaga; Mª Dolores Garate Fernández; Faustina Bascaran Muguerza; Angela Lorenzo Francisco; Jaione Iraeta Santa Agueda; Carmen Retenaga Eraña; Conchita Lizarralde González; Kontxa Laspiur Zabala; Aurea Mendizabal Gorospe; Gloria Lizundia Echaluce; Andresa Zabala Abasolo; Juana Zugasti Bilbao; Begoña Vesga Aliende; Maria Jose Irusta Anzola; Jesusa Aranceta Guisasola; Maria Jose Untzetabarrenetxea; Maria Elena Mujika Igartua; Maria García Suárez; Mª Asun Azpiri Mandiola; Maritxu Osa Alberdi; Mª Carmen Sarasua Muguerza; Ofelia de los Toyos; Aurora Bascaran Martinez; Asunción Larraza Zubiria; Begoña Atutxa Iruarrizaga; Dolores Berasaluze Unamuno; Begoña Zaldibar Ojanguren; Alicia González Acha; Margarita Murguizu Azurmendi; Nieves Acha Garmendia; Jesusa Astigarraga Carral; Petra Agirregomezkorta; Mª Luisa Maitre-Jean Gorosabel; Maria Luisa Ruiz Arana; Luisa Aguirre Galdona…
Eibartarren Ahotan proiektua 1999ko udan hasi zen ahozko ondarea jasotzeko helburuz; herriko nagusiak elkarrizketatzean eta antzinako kontu eta gertakizun horiek bideoz jaso eta Interneten jartzean datza. Ego Ibarra batzordearen magalean jaiotako proiektu honek Eibarko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa eta diru-laguntza jaso ditu. Urte hauetan zehar 1000 ordu baino gehiago egin dira elkarrizketetan eta gehienak katalogatu dira.
Materiala kontsultatzeko, sartu hiztunen zerrendara edo erabili bilatzailea.