Eibarren egon da Miren Agur Meabe, Pagatxa emakume taldeak gonbidatuta

"Cómo guardar ceniza en el pecho" liburuaren inguruko saioa egin zuten Andretxean, Ainhoa Aldazabalen gidaritzapean
Eibarren egon da Miren Agur Meabe, Pagatxa emakume taldeak gonbidatuta
2025/10/20 13:05
eta kitto!

Urriaren 17an, ostirala, Pagatxa emakume taldeak antolatzen duen literatur tailerraren barruan, Miren Agur Meabek parte hartu zuen "Cómo guardar ceniza en el pecho" liburuarekin. Saioa Ainhoa Aldazabalek zuzendu zuen, Andretxean, eta Pagatxako bazkideen artean oso harrera ona izan zuen.

2021ean Espainiako Poesia Sari Nazionala irabazi zuen  Miren Agur Meabek "Cómo guardar ceniza en el pecho" liburuarekin (Nola gorde errautsa kolkoan). Haurtzaroaren oroimena, denboraren joanak, berreraikuntza pertsonalak, agurrerako eta itxaropenerako kantuek eta idazketari buruzko hausnarketak ekartzen dituzten ikaskuntzekin lotzen dute.