Ego Ibarraren liburu berria laster eskuragarri
Ego Ibarrak kaleratuko duen 39. liburua, Koldo Lizarralde ikerlariaren Ingenios hidráulicos en Eibar. Molinos, ferrerías, barrenas, ruedas y centrales eléctricas, laster interneten eskuratzeko moduan izango da. Ego Ibarratik azaldutakoari jarraituta, "liburuan Eibarren izan diren errota, ola edo burdinola, barrena, errotarri eta zentral elektriko guztiak ematen dizkigu eta ez dira gutxi: errotak Azaldegui, Barreneko errotia, Isasi-Arkaxpe, Portalekoa, Ibarra, Loidi, Urkizu, Galarza; Azitainerrota; Apalategui; Matxaria;Txonta; Ezkaregi; Irunabe; Barrenetxe, Arispe Soroaen-Errota, Errotatxo eta Zubiaga; burdinolak Isasikoa eta Ulsagako gabia edo forjatzeko makina; barrenoak Olaerriaga, Otaolako barrena-etxea, Otaolakoa, Ibarra, Urkizu, Erviti, Ibur eta Matxaria; eta turtukiak edo gurpil hidraulikoak Ibarbea, Ignacio Ibarzabalen fabrika, Loidiren tailerra, Urkizukoa, Urkizuko zerra hidraulikoa eta Apalategikoa".
Liburua internet-en jarriko da, alde batetik PDF edizio gisa, eta bestetik e-pub erara, egun dauden gailuetan jasotzeko moduan.