Egogaineko janariari Mogel Ikastolakoa gehitu diote 'Rexcatering' makinan

Jasotako elikagaiak hiritar guztien eskura daude, doan hartzeko, Legarreko Egogain adinekoen egoitzaren konpoaldean (frontoiaren ondoan) dagoen vending makinan.
Egogaineko janariari Mogel Ikastolakoa gehitu diote 'Rexcatering' makinan
2024/10/11 13:16
eta kitto!

Ikasturtea hastearekin batera, J.A. Mogel Ikastolako jakiak ere ipini dira eskuragarri Egogain Gerontologia Zentruan dagoen “Rexcatering” Eibarko Zero Hondakin makinan, Egogain egoitzako janariarekin batera. Proiektu pilotu horrekin, Udalak elikagaien xahuketari aurre egin nahi dio, elikagai-soberakinak erabili nahi dituen ororen eskura jarrita eta urrats bat harago joanda hondakin organikoaren prebentzioan eta "Zero Zabor" ekimenaren kudeaketan.

Eibarko Garaguneak eta Goyeneche Fundazioak ere hartuko dute parte ekimenean. Jasotako elikagaiak hiritar guztien eskura daude, doan hartzeko, Legarreko Egogain adinekoen egoitzaren konpoaldean (frontoiaren ondoan) dagoen vending makinan (Eibarko Zero Zabor Hozkailua).