Eguaztenean banatuko dira Ipurterre sariak
Aurtengo Ipurterre ipuin lehiaketako irabazleei saria emateko ekitaldia eguaztenean izango da, 10.00etatik aurrera Hezkuntza Esparruko aretoan. …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatutako lehiaketara 1.000 bat lan aurkeztu dituzte LH eta DBH-ko ikasleek, ia denak D eredukoek idatziak. Denak irakurri ondoren epaimahaiak irabazle hauek aukeratu ditu: LH-n, 1. eta 2. mailakoen artean Joel Sierra (San Andres) eta Ariane Garia Garcia (Aldatze); 3. eta 4. mailakoetan Beñat Laskurain (San Andres) eta Lorea Legorreta (Aldatze); eta 5. eta 6. mailakoetan Alaitz Garate (Iturburu) eta Gorka Ordoño (Aldatze); eta DBH-n, 1. eta 2. mailakoen artean Ander Avila (La Salle Azitain) eta Lucia Irigoien (Aldatze); eta 3. eta 4. mailakoen artean Jone Olabarri (Mogel Isasi). Sariak emateko ekitaldian, bestalde, Tor magoak ikuskizuna eskainiko du.