Eguen Zuri Argazki Lehiaketaren edizio berria abiatu du Arrate Kultur Elkarteak
2018/02/08
18:27
eta kitto!
Arrate Kultur Elkarteak XXI. Eguen Zuri Argazki Lehiaketa antolatu du. Argazkietarako gaia “Aratosteak” da eta lehiaketa zaletu guztientzat zabalik egongo da. Parte hartzaile bakoitzak gehienez 4 argazki aurkeztu ahal izango ditu (koloretan zein zuri beltzean) eta argazkiek 40x50 zentimetroko euskarri edo passpartout-a izan beharko dute. Lanak Arrate Kultur Elkartean (lehen solairuko bulegoetan edota Kultu tabernan) jasoko dituzte eta argazkiak entregatzeko azken eguna martxoaren 7a izango da. Argazki onenaren egileari 160 euroko saria emango zaio, bigarrenari 100 eurokoa eta hirugarrenari, berriz, 60 eurokoa. Sariak banatzeko ekitaldia Topalekuan antolatuko den erakusketaren inaugurazioarekin batera egingo dute, martxoaren 23an. Erakusketa horretan lehiaketara aurkezten diren argazkiak erakutsiko dituzte, apirilaren 8ra arte.