Eguen Zuri lehiaketako argazki erakusketa Topalekuan ikusgai
2013/03/26
00:00
eta kitto!
Aurreko barixakuan zabaldu zuten Topalekuan XVI. Eguen Zuri argazki lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa eta inaugurazioan bertan banatu zizkieten sariak aurtengo irabazleei: lehenengo saria Pedro Arriolak eraman du; bigarrena, berriz, Carlos Ramosek; eta hirugarrena Bakarne Elejaldek. Arrate Kultur Elkarteak antolatutako lehiaketan parte hartu dutenen lanak hilaren 31ra arte egongo dira ikusgai Topalekuan, ohiko ordutegian: astegunetan 19.00etatik 21.00etara eta zapatu, domeka eta jai egunetan 12.00etatik 14.00etara eta 19.00etatik 21.00etara. Argazkiak ikusteko hemen sakatu.