Eguen Zuriko sariak banatuta, erakusketa zabalik Topalekuan

Eguen Zuriko sariak banatuta, erakusketa zabalik Topalekuan
2016/03/23 19:33
eta kitto!
Gaur arratsaldeko 19:00etan banatu dituzte Arrate Kultur Elkarteak antolatutako XIX. Eguen Zuri Argazki lehiaketako sariak Topalekuan: lehena Oscar Blanco Gutierrezek jaso du, bigarrena Pedro Arriolak eta hirugarrena Jose Luis Irigoienek. Sariak banatzearekin batera, apirilaren 3ra arte ikusgai egongo den erakusketa inauguratu dute, nahi duenak saritutako lanak zein lehiaketara aurkeztutako beste argazki batzuk ikusteko aukera izan dezan. Tabernatik sartuta, egun osoan egongo da zabalik.
imageimageimageimageimage