Eguena da Euskal Jaiko kantu-afarirako eta herri-bazkarirako ticket-ak erosteko azken eguna
2017/05/22
16:52
eta kitto!
Euskal Jaiaren 52. edizioa azken txanpan sartu da eta, larrain-dantza ikastaroa eta bertso-bazkaria atzean lagata, etzi (hilaren 24an) 18;30ean Arrate Kultur Elkartean eskainiko den taloa egiteko ikastaroa izango da hurrengo ekitaldia. Gero, barixakutik domekara arte asteburu ezin beteagoa izango da Euskal Jaian. Hori bai, badira bi ekitaldi bertan parte hartzeko ticket-ak aldez aurretik erosi behar direla: zapatu gaueko kantu-afaria (21:30ean) eta domeka eguerdiko herri-bazkaria (14:30ean), biak ere Untzagako karpan egitekoak. Ticket-ak eguenera arte, hilaren 25era arte, erosi ahal izango dira Klub Deportiboko tabernan, prezio ezin merkeagoan: 12 eurotan eta, ume, ikasle eta langabetuen kasuan, 10 eurotan. Janariak prestatzeko, urtero moduan, bertoko produktuak erabiliko dira eta herriko sozietate gastronomikoetan prestatuko.