Egun hauetan, udako oporren atarian, banatzen ari dira Txikitto aldizkaria Eibarko ikastetxeetan
“Ikasleekin berriketan” atalean, San Andres eskolako ikasleek eurek proposatutako gaiak landu dituzte aurten. Horrela, robotika eta bideo-jokoak izan dituzte ikasgai lehendabizi, eta azkenik Antzinako Egipto landu dute. Gauza asko ikasi dituzte eta horrela kontatu digute. HEMEN DAUKAZUE EUREKIN EGINDAKO BIDEOA:
"Aitxitxa-amamekin berbetan” atalean, Urkizuko eskolan elkartu ditugu Maria Jesus amama eta Gorka eta Aratz bilobak, bertan ari dira ikasten-eta. Ordubete polita igaro dute hirurek, gaztetxoek galderak egiten eta amamak galderei erantzuten.
Hori guztiaz gain, sanjuanetako jai-egitaraua, ikastetxeetako berriak, ikasleek egindako denborapasak, txisteak eta ipuina eta beste hainbat atal aurkituko dituzue.
Txikitto! aldizkaria irakurketa eta idazketa-trebetasunak lantzeko aldizkaria izateaz gain, ikastetxe-guraso-ikasle/seme-alaben arteko harremanak euskaraz izan eta ondo pasatzeko aukera ematen digun euskarri ezinhobea da. ...eta kitto! Euskara Elkarteak sustatuta, Ikasle eibartar guztiek HILERO eta DOAN ikastetxean bertan jasotzen dute aldizkaria. Egitasmoa partehartzaile eta irekia da: ikasle, irakasle eta gurasoen arteko elkarlanean oinarrituta dago. ALDIZKARIAK DESKARGATZEKO BIDEOAK IKUSTEKO