Eguraldi lainotuari egin zioten aurre Deporrekoek Iradier-ekin egindako senidetze egunean

Mendi-buelta emateaz gain, sabela ondo betetzeko aukera ere izan zuten parte-hartzaileek
2025/06/03 11:18
eta kitto!

Domekan gure mendiko buelta eman zuten Klub Deportibokoek Gasteiztik, Manuel Iradier Txangolari Elkartea ordezkatzen, etorri eta eurekin senidetza eguna ospatzeko antolatutako irtenaldian. Eta diotenez, “eguraldia lainotuta egon arren, ibilbide bikaina egin genuen Eibarko tontor emblematikoetatik. Azalpen historikoak ez ziren falta gune berezietan (Akondiako lubaketan edo Kalamuako Parlamentuan) eta armosurako tartea ere umore onez bizi izan zuten. 

Hemengo argazkiak Manuel Iradier Txangolari Elkarteko GOIO MARTINEZenak dira.