EGURALDIA | Egunez eguzkitsu, iluntzean euria

EGURALDIA | Egunez eguzkitsu, iluntzean euria
2023/11/08 08:47
eta kitto!

Zerua tarteka hodeitsu egongo da, erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak nagusi. Arratsaldean hodeiak pixkanaka ugaritzen joango dira eta gauean zerua oso hodeitsu geratuko da. Arratsalde-gauean euri txikia egingo du noizbehinka, zenbait lekutan ertaina, bereziki azken orduetan, orduan denera zabalduko da euria.


Hego/hego-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin.


Tenperatura maximoak gutxi edo nahikoa igoko dira.



Iturria: Euskalmet