EGURALDIA | Hego haizea, batez ere goizean

EGURALDIA | Hego haizea, batez ere goizean
2023/12/09 09:20
eta kitto!
Hego-haizea eta giro nahiko epela eguerdi partean. Hego haizea bizi ibiliko da tarteka, batez ere goizean eta haizeguneetan, eta tenperatura maximoak 15-18 ºC-ra igoko dira. Gainera, goizean, han-hemenka zirimiria egin dezakeen arren, orokorrean ateri egongo da eta goi-hodeiak nagusituko dira. Arratsaldean, aldiz, mendebaldetik finkatuko da haizea, hodeitza trinkotu egingo da eta euri pixka bat egingo du. Gauean frontea pasa ostean, atertzera egingo du.