Eguraldia lagun, giro ederrean joan zaigu goiza #SagardoEgunean
2017/10/07
14:25
eta kitto!
Eguerdian zabaldu da txotxa Untzagan, ...eta kitto! Euskara Elkartearen eskutik antolatutako Sagardo Egunean. Sagardo botilak hustutzen hasi eta berehala hasi da jendea jaira gerturatzen, bazkaltzeko ordua ailegatu eta etenaldia egin arte. Arratsaldean banatuko dira goizean edan ez diren botilak, 19:00etan hasi eta sagardo guztia amaitu arte. GOIZEAN EGINDAKO ARGAZKIAK MEDIATEKAN IKUSGAI DAUDE. BESTALDE, GOGOAN IZAN SELFIE LEHIAKETA MARTXAN DAGOELA: ZUEN SELFIE ITXURAKO ARGAZKIAK #SAGARDOEGUNA TRAOLAREKIN SARE SOZIALETAN PARTEKATU ETA 13 SAGARDO BOTILA, SAGARDOTEGI BAKOITZETIK BANA IRABAZ DEZAKEZUE. ANIMATU!