Eguzkiaren energia aprobetxatzeko teknologia Untzagan ikusgai

Eguzkiaren energia aprobetxatzeko teknologia Untzagan ikusgai
2013/06/17 00:00
eta kitto!

Europako Eguzkiaren egunaren harira, Eibarko Injeniaritza Eskolakoek eguzki-energiaren inguruan garatutako teknologia ikastetxetik kalera atera zuten zapatuan. Euskal Herriko Unibertsitateko Eibarko kanpusean Energia Berriztagarrien inguruko Injeniaritza Gradua eskaintzen dute orain dela urte bi. Horregatik ondo baino hobeto ezagutzen dituzte arlo horretako azken berrikuntzak eta gustora erantzun zituzten Untzagan ipinitako mahaira gerturatu zirenen galderak. Ikusgai ipini zituzten guztien artean, lapikoa eguzkiaren energiarekin epeltzeko parabolika itxurako gailuak erakarri zuen jende gehien.