EH Bildu, EAJ-PNV eta Irabazi udal taldeek Txonta berehala txukuntzea exijitu dute
2017/05/12
13:52
eta kitto!
Eibarko Hirigintza Plan Nagusiaren 4. aldaketa bertan behera laga duen sententziaren aurrean, gaur goizean prentsaurrekoa eman dute EH Bildu, EAJ-PNV eta Irabazi alderdien udal taldeek, gobernu taldeari Txonta auzoa berehala txukuntzea exijitzeko. Sententziak atzerapauso garrantzitsua dakar auzoaren birgaitze gaietarako eta, esan dutenez, "berriz ere hasierako puntuan gaude". Egoera honetara ailegatzeko arrazoi nagusia "udal gobernuak gai honekin izan duen utzikeria" izan dela uste dute. Agerraldian hiru taldeek adostutakoaren berri eman dute, hiru puntuk osatzen duten honako idatziaren bidez:
1.- Txontako auzoa birgaitzeak, gutxienez ere, hainbat urtetako kudeaketa-lana beharko du, birgaitze horrek eskatzen dituen lanek behar duten denboraz gain. Eibarko Udalak Txontan bizi diren familiei zailtasun guztiei buruzko informazioa emateko betebeharra dauka. Gainera, sententzia bertan behera utzi ditu 35 familia etxealdatzeko udal planak, eta ondorioz, Udalak esan beharko luke zenbat denbora beharko duen familiai horiei behin betiko erantzun bat emateko. Agintaldiko bi urteotan, hiru taldeok Txontako Mahaia deitzea behin eta berriz eskatu dugu. Deialdia ezin da gehiago atzeratu. Lehen komenigarria bazen, orain premiazkoa eta beharrezkoa da, egungo degradazio-egoerari konponbide bateratu bat emateko. Egoera larri honen aurrean, Mahaia modu iraunkor eta egonkorrean deitu beharra dago, Alkatea buru duela.
2.- Azaldutako egoerak erakusten digu Txontaren birgaitzea enkistatu egin dela. Horrek atzerapen larriak dakartza, auzoaren bizigarritasuna kaltetzen dutenak. Beraz, auzoa txukuntzeko bizilagunen eskariak kontuan hartzea guztiz beharrezkoa da. Ezin da denbora gehiago galdu. Ezaguna da Udalak gaitasun finantzario oparoa duela. Ondorioz, auzoaren txukuntzea atzeratzea iruzur politikoa izango litzateke. Premiazkoa da espaloiak konpontzea, jolasgunea hobetzea, garbitasun handiagoa, hondamendi egoeran dauden eraikinak eraistea, telebista seinalea kudeatzea, arratoi-garbiketa, bigilantzia gehiago, lorezaintza, jarduera kulturala bultzatzea, eraikinak birgaitzea, eta abar.
3.- Aurreko agintaldian zehar Txontako proiektuarekin, Udal Gobernuak udal talde guztien konfidantza jaso zuen. Ez da onargarria Udal Gobernuak erantzunkizunak partekatzea, soilik berri txarrak direnean. Ez dago oposizioko udal taldeen lanarekiko aitortza instituzionalik. Are gehiago, erakunde-komunikazioa modu alderdikoian egiten dute, nahiz eta udal gobernuko kide ez garen alderdiok ez dugun inoiz blokeo-estrategia bat abiatu. Horregatik guztiagatik, Alkate jaunari eta udal gobernuari eskatzen diegu gainontzeko taldeekin partekatu dezatela hiri-proiektu estrategikoen azterketa, eta foro bat, non udal ordezkaritza dugun talde guztiok, Plan Estrategikoa eskuan dugula, zein hiri eredu mota nahi dugun adostuko dugun.