EH Bildu izan da nagusi Eibarren, EAJ-PNV eta PSE-EEren aurretik

Lehen indarra izan da EH Bildu Eibarren, 4.145 botorekin
EH Bildu izan da nagusi Eibarren, EAJ-PNV eta PSE-EEren aurretik
2024/04/21 21:22
eta kitto!

Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak egin dituzte gaur, eta dagoeneko Eibarren zenbatu dituzte boto guztiak. EH Bildu izan da garailea Eibarren, eta 300 boto inguru gutxiagorekin EAJ-PNV izan da bigarren.

EH Bilduk 4.145 boto jaso ditu hauteskunde hauetan eta guztien %32,35arekin nagusitu da Eibarren. Atzetik geratu dira EAJ-PNV 3.806 boto eta %29,7koarekin, eta PSE-EE 2.948 boto eta %23,01arekin. PP alderdiak 737 boto eskuratu ditu gurean (%5,75), eta atzerago geratu dira SUMAR (386 boto eta %2,97) eta Elkarrekin Podemos (297 eta %2,32). Vox-ek 170 boto izan ditu (%1,33).

Parte-hartzea %62,37koa izan da, iazko Udalerako eta Batzar Nagusietarakoetan baino 2 puntu gehiagokoa (orduan parte-hartzea %60,43koa izan zen), baina ez da heldu orain dela bost urte izandako Espainiako Gorteetarako mailara, orduan Eibarren %69k eman zutelako botoa. Eibarren 12.821 lagunek eman dute botoa gaur.

2020ko Eusko Legebiltzarrerako hausteskundeekin konparatuz, EH Bilduk 788 boto gehiago eskuratu ditu oraingoan, EAJ-PNVk 144 gehiago eta, PSE-EEk 516 gehiago. Maila txikiagoan bada ere, igo egin dute baita PPk (258 bototan) eta Voxek (70 bototan) ere.  Elkarrekin Podemos-ek 505 boto gutxiago atera ditu. Parte-hartzea askoz ere txikiagoa izan zen 2020an, %46koa, hain zuzen ere.

 

 

2020ko hauteskundeekin alderaketa EHUNEKOTAN

Eibarko datuak