EH Bildu-ren ustez aurrekontuari eibartarron beharrei erantzuteko iniziatiba falta zaio
2017/01/17
17:15
eta kitto!
Gaur goizean emandako prentsaurrekoan, EH Bilduko udal ordezkariek PSE-ren eskutik jaso duten aurrekontu proposamena kritikatu egin dute: “Iazko moduan, bat ere ausarta ez den aurrekontu honek ez dio lehentasunik ematen Eibarrek dituen erronka sozial eta ekonomikoei. PSE-k bere horretan jarraitzen du, aurrekontuak ez du inongo berrikuntza ausartik, aurreko urteetako ia berdina da. Badirudi PSE gainontzeko alderdien proposamenen zain dagoela, horiekin aurrekontua aberasteko”. EH Bilduk salatu duenez, aurrekontu proposamenak jasotako partiden artean garrantzitsuenetakoa kargu politikoen dieta eta liberazioei lotutakoa da: “Atal horretarako 860.135 euro aurreikusten dira. Konparatzearren, ehundaka familiei beharrik larrienetan laguntzeko aurreikusitako kopurua 366.137 eurokoa da. Nola da posible ehundaka familien Gizarte Larrialdietarako Laguntzen partida, 21 zinegotziren Dieta eta Liberazioek ia hirukoiztea? Guretzat guztiz eskandalagarria da eta, horregatik, aurten ere dietak 313 eurotik 60 eurora jaistea proposatuko dugu. Horrez gain, eskailera mekaniko eta igogailuen mantenurako diru-partida 557.503 eurokoa da, dirutza izugarria. Urtero urtero garestitzen da partida hau, baliabide berriak jarri ahala. Berriz errepikatuko dugu: eskailera mekanikoek ez dituzte herritar askoren beharrak asetzen. Irisgarritasuna lortzeko benetako urratsak emango lituzke Udalak igogailuen aldeko apustua egin izan balute. Igotzeko eta jaisteko erabili daitezke igogailuak eta beharra duten guztiek erabil ditzakete. Gainera, igogailuen mantenua eskailera mekanikoena baino askoz ere merkeagoa da”.
Lanari lotutako politikei dagokionez, “enpresei eta ekintzaileei laguntzeko jasota daudenak baina askoz ere gehiago” eskatzen diote Udalari. Azaldu dutenez, “Gizarte Zerbitzuen Mapa garatzeko partida bat ere txertatu dute, baina oso orokorra da. Gainera, gogorarazi nahi diogu, legeak aginduta, Etxegabekoen aterpe bat izan beharko lukeela Eibarrek”.
Faltan bota dituzten proiektu deigarri batzuk ere azpimarratu dituzte: “Non dago 2016an adostu genuen bezela, Ekocenterra martxan jartzeko partida? Eta Urkiko ikastetxeko biomasazko galdara martxan jartzeko partida? Argi dago, EH Bildu gainean egon ezean, PSE-k adostutakoa ez betzeko arazorik ez duela. Eta orain dela gutxi onartu genuen eta udalaren kudeaketaren ardatza izan beharko litzatekeen Plan Estrategikoaren ekintzak aurrera eramateko partidarik ez dago”. Aldundiak banatzen duen Foru Funtsaren inguruan zalantzak dituztela diote: “Jakin badakigu Aldundian azken urtean, gobernu aldaketa eman zenetik, egin den zerga diru bilketa murriztu egin dela, eta ziurrenik horrek isla izango du Eibarko Udaleko aurrekontu eta dirusarreretan. Momentuz, ia 17.450.000 euro jasotzea aurreikusten dute, baina beldur gara Udalak ez ote duen dirua itzuli beharko”. Esandakoaren arabera, 2011n Udalean sartu zenetik EH Bilduk lan pedagogikoa egin duela pentsatzen dute: “Oposiziotik herritar guztientzat beharrezkoak diren proposamenak eta lan politikoa egin daitekeela erakutsi dugu. Gure proposamenak sozialak dira eta kohesio soziala sustatzea dute helburu. Ekarpen hauengatik ez balitz ez genuke inongo aldaketarik igarriko PSEren proposamenean. Beraz, aurrekontu honek osagarri soziala baldin badu, EH Bilduri esker izan da. Argi eta ozen esan nahi dugu, azken urteotako aurrekontuetan EH Bilduk herritarrentzat proposamen interesgarririk egin izan ez balitu, Jazinto Olabeko Ludoteka, gutxien duten haurrentzat eskolaz kanpoko jarduerentzat dirulaguntzak, gazteen emantzipaziorako dirulaguntzak, Coliseoaren Laguna deskontu txartela, Eibarko diagnostiko soziala, Euskararen Plan Estrategikoa, pertsona nagusien suteen kontrako sistemak, Eibar Ibilixan ibilbide osasuntsuen sarea edo Udal langileriaren funtzioak eguneratuko dituen balorazio berria, efizientzia energetikoan eta energia berriztagarrietan Udalak emandako pauso guztiak, parte-hartze eta gardentasunean emandako pauso guztiak… ez liratekeela martxan egongo”. Aurrekontua herritar eta eragileekin konpartitzen jarraitzeko asmoa azaldu dute, “baita gure proposamenen berri ematen eta ekarpenak jasotzen ere, herritarren ahotsaren isla izan behar dela uste dugulako”. Horren harira, datorren astean bilera irekia egingo dutela aurreratu dute.