Eibar BHI institutukoek San Andres jaietako postuetan saldutako rifen zozketa egin dute
Saria barixakuan baino lehenago jaso behar da, bestela ordezko zenbakiak jasoko du
2025/12/17
19:15
Ekhi Belar Errasti
San Andres jaietan postua jarri zuten Eibar BHI institutukoek ikasturte honetako ikasbidairako dirua lortzeko asmoz. Horretarako, rifak saldu zituzten bi otar banatzeko eta hauek dira zozketaren zenbaki irabazleak:
- 1. saritua (A otarra): 172 (ordezkoa: 248)
- 2. saritua (B otarra): 432 zenbakia (ordezkoa: 389)
Rifek bost zenbaki dituzte eta, otarra eramateko, azken hiru zenbakiak begiratu behar dira.
Saritua izanez gero, institutura gerturatu behar da eguenean (abenduak 18) 08:10etik 15:05era edo barixakuan (abenduak 19) 08:10etik 14:10era. Saritua barixakuan 14:10erako ez bada agertzen, saria ordezkoarentzat izango da.
Saritua agertu den edo ez jakiteko, Eibar BHI-ren webgunean emango dute horren berri. Agertu ezean, ordezkoak saria jasotzeko aukera izango luke astelehenean, 08:10etik 15:05era.