Eibar BHIko alemaneko ikasleak Belgikan izan dira elkartrukean
EIBAR BHIko Batxilergoko bigarren mailako alemaneko ikasleak elkartrukean ibili dira astebetez, Belgikako Eupen herriko Pater Damian PDS Schule ikastetxearekin. Nahiz eta Belgika ekialdeko herria izan, alemanez bizi dira, mugatik 12 bat kilometrotara baitaude eta historian zehar alemanak izan direlako urtez askoz.
EIbar BHitik azaldu digutenez, "joan zen urtean hasi ginen eskola belgiarrarekin lanean eTwinning plataforma erabiliz, eta, urte osoan lanean egon eta gero, Eupeneko ikasleak gurean izan ziren udako oporren aurretik. Orain gure txanda izan da beraiek bisitatzeko".
"Lehen egunean hain famatuak diren patata frijitu belgak dastatu genituen. Eupen herria ezagutzeko, altxorraren bila jolasa prestatu ziguten. Egun batean Lüttich / Liège hirira joan ginen, eta, bertan prestatu ziguten tourrean, Calatravak egindako estazioa eta alde zaharreko hainbat bitxikeria ikusi genituen. Beste baten, mugatik gertu dagoen Aachen hirira ere joan ginen, eta beste egun batean inguruko basoetatik ibilaldia egin genuen. Horrez gain,bertako klaseetan sartu ziren eta bertan klaseak nola ematen diren ikusteko aukera izan zuten", diote.