Eibar BHIko DBH4 eta Batxilergoko 1. mailako ikasleak Alemanian eta Belgikan izan dira
2026/04/07
13:17
eta kitto!
Aurten, Eibar BHIko DBH4 eta Batxilergoko 1. mailako ikasleek bi elkartruke programatan parte hartu dute. Batetik, Alemanian, Balingen hirian, eta bestetik, Belgikan, Eupen herri germanofonoan. Urrian eta azaroan, atzerriko ikasleak Eibarrera etorri ziren, eta aste batez herria eta inguruko leku esanguratsuak bisitatu zituzten, besteak beste, Eibarko museoa.
Elkartrukeek astebeteko iraupena izan dute bai hemen bai atzerrian, eta ikasleak hango familien etxeetan hartu dituzte, eguneroko bizimodua bertatik bertara ezagutzeko. Hizkuntza ikasteaz gain, este kultura bat ezagutzeko eta ohiko ingurutik kanpo euren kabuz moldatzeko aukera ere izan dute ikasleek.