Eibar Eskubaloi taldeak garaipen handiarekin hasi du liga

Fernando Fernandezen taldea 31-32 gailendu zitzaion Il Capo Hondarribia Bidasoari
Eibar Eskubaloi taldeak garaipen handiarekin hasi du liga
2025/09/15 17:01
eta kitto!

Atzo hasi zuen denboraldia Gizonezkoen 1. Maila Nazionalean jokatzen duen Eibar Eskubaloi taldeak emozio handiko partiduarekin. Fernando Fernandezek gidatzen duen taldeak Il Capo Hondarribia Bidasoa zuen arerio eta, neurketaren gehiena markagailuaren azpitik joan ondoren, amaieran indarrak atera eta bi puntuak lortu zituen.

Bidasoaren bigarren taldea oso arerio gogorra izan ohi da eta argi laga zuen Hondarribian jokatutako lehian. Etxeko taldeak hasieratik hartu zuen aurrea, baina eibartarrak ez ziren kikildu eta neurketa parekatua izan zen momentu oro. 55. minutuan Bidasoa 29-27 zen aurretik, baina azkenengo minutuetan Eibar Eskubaloiak gehiago amaitu zuen eta demaseko garaipena eskuratu zuen.

Mikel Zuloaga Ariño izan zen eibartarren goleatzaile nagusia 7 golekin, Alex Puente Fernandezek 6 gol sartu zituen eta Jaime Suarez Uribe-Etxeberriak 5 gol.

 

(Argazkia eta bideoa: Teo Gonzalez Oreja)