Lehen Nazional Mailako Eibar Eskubaloiak garaipenarekin hasi du 2026/27 denboraldia

Eibartarrek 36-33 irabazi zioten larunbatean, Ipurua kiroldegian, Il Capo Hondarribia – Bidasoa taldeari
Lehen Nazional Mailako Eibar Eskubaloiak garaipenarekin hasi du 2026/27 denboraldia
2026/09/21 14:33
Ekhi Belar Errasti

Larunbatean hasi zuten Lehen Nazional Mailako Liga Eibar Eskubaloia taldeko gizonezkoen seniorrek. Il Capo Hondarribia – Bidasoa izan zuten arerio eta 36-33 gailendu zitzaien, lehen bi puntuak eskuratuz.

Hurrengo partidan Zumaiara bidaiatuko du Eibarrek, Sukia Pulpo izango baitu arerio, larunbatean, irailak 26, 18:30ean, Lubaki kiroldegian.

Hona hemen Eibarko Eskubaloiaren Lehen Nazional Mailako taldea osatzen duten jokalariak: