Eibar Eskubaloiak jaia antolatu du astebururako

Eibar Eskubaloiak jaia antolatu du astebururako
2013/05/03 00:00
eta kitto!

Iaz egindakoaren bidetik, aurten ere eskubaloiari eskainitako jaia antolatu du Eibar Eskubaloiak Untzagan, gaur (barixakua, hilak 3) hasi eta domekan amaituko den egitarauarekin: gaur 19.00etan txosna zabaldu eta handik ordubetera DJ jaiari ekingo diote; bihar 16.30etan alebin mailako partiduak jokatzen hasiko dira eta 20.00etan berriz ere DJ jaia hartuko du Untzagak; eta domekan, 14.00etan, asteburuan zehar saldutako rifen zozketa egingo dute. Zozketarako txartelak euro bat balio du eta irabazleentzat sariak hauek izango dira: lehenengoa, Port Aventurara bidaia (Premier Bidaiak) eta bigarrena, Eroskik emandako otarra.