Eibar Eskubaloiaren gizonezkoen taldeek bi hitzordu izango dituzte asteburuan

Lehen Maila Nazionalekoek Uharte izango dute arerio eta Euskal Ligakoek Elgoibar
Eibar Eskubaloiaren gizonezkoen taldeek bi hitzordu izango dituzte asteburuan
2025/12/19 13:11
Ekhi Belar Errasti

Bihar, abenduak 20, 19:00etan, Eibar Eskubaloiaren lehen taldeak Ipuruan jokatuko du urteko azken partida eta, aldi berean, lehen itzuliko azkena. Aurkaria Uharte izango da, Nafarroako taldea, une honetan sailkapenaren behealdean dagoena. Uharte une zail batean iritsiko da, aldaketa prozesu betean, jokalari garrantzitsu batzuk maila altuagoetan jokatzeko joan direlako eta beste batzuk eskubaloia uztea erabaki dutelako. Hala ere, aurkari arriskutsua izango da, puntuak behar baititu ahalik eta azkarren beheko postuetatik ateratzeko. 

Eibar Eskubaloikoen berbetan, “guretzat ere oso partida garrantzitsua da. Anaitasunaren aurka jokatutako partida txarretik gatoz, non ez genuen erakutsi goiko postuetan egon nahi duen taldearen irudia. Badakigu ez gaudela gure unerik onenean arrazoi desberdinengatik, baina azken ahalegina egin behar dugu urtea garaipen batekin ixteko. Gainera, funtsezkoa izango da Gabonetako geldialdia aprobetxatzea deskonektatzeko, indarrak berreskuratzeko eta bigarren itzulira pilak kargatuta itzultzeko”.

 

Liga Euskadi: Eibar vs Elgoibar 

Euskal Ligako Eibar Eskubaloien mutilek ere bihar jokatuko dute, 19:00etan, Olaizaga kiroldegian, Elgoibarren aurka. Partida berezia izango da, bi talde oso gertukoen arteko derbia baita. Ohikoa den bezala halako partidetan, partida bizia eta oso parekatua espero da, non gure jokalariek sendo aritu eta beti zaila den aurkariaren aurka garaipena lortzea bilatuko dute.