"Eibar, euskaraz heziko duen hiria" izenburuko jardunaldia egingo da Markeskuan azaroaren 21ean
2023/11/07
18:15
eta kitto!
Udako Euskal Unibertsitateak, Eibarko Udalarekin elkarlanean, Eibar, Euskaraz heziko duen hiria izenburuko jardunaldia antolatu du azaroaren 21erako. Markeskua jauregian egingo da, 09:30etik 13:30era, eta antolatzaileek esan dutenez, “hezkuntza sistema formal, informal eta ez-formalaren parte direnei, elkarteko kideei, eragile desberdinei, Eibarko Hiri Hezitzaile proiektuaren parte izan nahi duen edonori” zuzendutako ekitaldia izango da. Parte-hartzaileek, hiri hezitzailearen inguruko informazioa jasotzeaz gain, Eibarko eragile desberdinengandik hartutako informazioa partekatu eta horren inguruan hausnartu ahal izango dute, besteak beste.