Eibar Foball Taldea 2. A mailako lider berria

Eibar Foball Taldea 2. A mailako lider berria
2014/05/25 00:00
eta kitto!

Alavesen aurka Ipuruan lortutako garaipenaren ondoren (1-0), eta A Coruñako Deportivok Sorian Numantziarekin 1-0 galdu eta gero, Eibar FT-k 2. A mailako lidergoa berreskuratu du liga denboraldia amaitzeko bi jardunaldi besterik falta ez direnean. Las Palmas eta Huelvako Recreativoren arteko norgehiagoka amaitzeko zain daude zaletuak, irletakoak irabazten ez badute Garitanoren taldea gaur bertan igoko litzateke-eta 1. mailara. Neurketa zaila izan da eibartarrentzat gaurkoa, Jota Peleteirok sartutako golarekin erabaki dena. Ipuruara joandako askok bertan jarraitzen dute, Las Palmasen eta Recreativoren artekoa amaitzearen zain (2-2 ordu laurdenaren faltan).