Eibar Foball Taldea: gaur hitzaldia eta bihar presidentearen aurkezpena

Eibar Foball Taldea: gaur hitzaldia eta bihar presidentearen aurkezpena
2014/06/19 00:00
eta kitto!

75. Urtemugaren inguruan antolattzen diren mahainguruen artean, gaur (ekainaren 19a, osteguna) 19.30etan hasita Portalean "Sentimendu baten kudeaketa" izenburuko hitzaldia eskainiko da. Mahainguruan Josu Ugarte eta Juanjo Alvarez Eibar FT-ko jokalarai-ohiak hartuko dute parte, Alex Aranzabal entitatearen presidentearekin batera. Azken hau AVIA Energias-eko Marketing zuzendaria ere bada, Ugarte bere aldetik Mondragon Internacionaleko presidentea eta Operazio Internazionaletako zuzendaria, eta Juanjo Alvarez, bestalde, Zuzenbide Nazioarteko Pribatuan katedratikoa. Hitzaldiaren moderatzailea Jesus Gutierrez izango da, historiatzailea eta XX. mendeko Eibarren espezializatutakoa.
Bestalde, bihar (ekainaren 20a, ostirala) eguerdian, 13.00etan, Alex Aranzabal klubeko presidenteak Kapital Gehikuntzaren gaur egungo egoera aurkeztuko du, orain arte garatutako marketing plana argituz eta falta den tartearen helburua lortzeko gizarteari deialdia eginez.