Eibar FT 1. mailan!!!

Eibar FT 1. mailan!!!
2014/05/25 00:00
eta kitto!

Eibar Foball Taldeak historia egin du eta, Ipuruan Alavesi 1-0 irabazi ondoren, 1. mailara igotzea lortu du, liga amaitzeko bi jardunaldiren faltan. Denboraldi bikainak amaiera ezinhobea izan du eta, gaur Las Palmasek (2-3 galdu Recreativoren aurka) eta Murtziak (1-1 berdindu Zaragozarekin La Condominan) irabaztea lortu ez dutenez, Garitanoren taldeak inoiz eskuratu gabekoa lortu du: lehenengo mailara igotzea. Zorionak!