Eibar FT garaipen bidera bueltatu da

Eibar FT garaipen bidera bueltatu da
2016/02/14 21:13
eta kitto!
Hiru jardunaldietan galdu eta gero, Eibarrek lasaitzeko moduko garaipena eskuratu du gaur arratsaldean Levante azken sailkatuari 2-0 irabazita. Borja Baston aurrelariak bere 16. gola sartu du lehen zatian eta Toño Levanteko defentsak eman dio bigarrena Mendilibarren taldeari. Oiarzabal Eibarko jokalaria izan da jardunaldiko protagonistetako bat, Realarekin beste bi gol sartu baitu Granadaren aurrean talde donostiarrak eskuratutako garaipenean (3-0). Astelehenean Espanyoli sartutakoa izan zen bere  lehenengoa 1. mailan eta, horrez gain, barixakuan kontratua berritu zuen beste hiru urterako.

Beste kirolei dagokienez, eskubaloian Somos Eibar Eskubaloiak 33-21 irabazi dio Beti-Onak taldeari, areto-foballean Debabarrena Concepto Egilek 1-2 irabazi du Fuenmayorren, saskibaloian Katu-Kalek 41-53 galdu du Viento Sur-ekin, waterpoloan Urbat-ek 12-13 galdu du Upnarekin, xakean Klub Deportiboko lehen taldeak 3-1 irabazi dio Gros D taldeari eta pilotan Narbaiza-Agirresarobe bikoteak amore eman du Mundarroko bikotearen aurrean (22-19).  Asteko beste emaitza guztiak KIROL AGENDAN.