Eibar Igerixan taldeak zazpi domina lortu ditu Ondarroako Itsas Zeharkaldian

Gorka Castrillo, Paula Calvo eta Asier Gomez euren kategorietan gailendu ziren
2026/07/17 10:50
Ekhi Belar Errasti

Joan den larunbatean, uztailaren 12an, jokatu zen Ondarroako XXXIX. Itsas Zeharkaldia. Eibar Igerixan taldeak bederatzi igerilarirekin parte hartu zuen, eta guztira zazpi domina eskuratu zituen kategoria ezberdinetan.

Klubeko ordezkariak honako hauek izan ziren: Ariane Valenciaga, Aiora Vega, Alazne Avellaned, Gorka Castrillo, Ane Osa, Elaia Mujika, Naroa Osa, Paula Calvo eta Asier Gomez.

Emaitzei dagokienez, Gorka Castrillo alebin mailako irabazlea izan zen, Paula Calvok junior eta absolutu mailako garaipena lortu zuen, eta Asier Gomezek absolutu mailan lehen postua eskuratu zuen.

Bigarren postuan amaitu zuten Ariane Valenciagak (benjamin), Ane Osak (infantil) eta Naroa Osak (junior). Gainera, Aiora Vega (benjamin) eta Elaia Mujika (junior) hirugarren izan ziren euren kategorietan.