SD Eibar-ek garaipenarekin hasi du F Liga
Alimata Belemek 91. minutuan sartutako golari esker gailendu zitzaion RCDE Espanyol taldeari
2026/08/31
17:23
Ekhi Belar Errasti
F Ligan jokatzen duen SD Eibar-ek oso denboraldi hasiera ona izan du. RCDE Espanyol jaso zuen larunbatean, Ipuruan, eta 1-0 gailendu zitzaion Alimata Belemek 91. minutuan sartutako golari esker.
Uda honetan aldaketa asko egon dira SD Eibar-en, baja eta fitxaketa askorekin, baina Iñaki Goikoetxeak zuzentzen duen taldeak ondo lotu ditu pieza guztiak eta emaitza positiboarekin ekin dio denboraldiari.
Hurrengo partida Real Madril indartsuaren aurka jokatuko du Eibarrek, irailaren 6an, 20:30ean, Alfredo Di Stefano zelaian. Igandeko neurketa Teledeporte, DAZN edo RTVE Play bitartez jarraitu ahal izango da zuzenean.