Eibar Igerixaneko igeriketa artistikoak aurrepausuak ematen jarraitzen du

Eibar Igerixaneko igeriketa artistikoak aurrepausuak ematen jarraitzen du
2022/06/30 eta kitto!
Azken denboraldian ere Eibar Igerixan klubaren barruan dagoen Igeriketa Artistikoaren sekzioak lan galanta eta ederra egin du, taldearen neskek egindako lanetan aurrerapausuak nabarmenduz. Ikasturte guztian burubelarri eta gogotsu jardun izan dute, Maria entrenatzailearen aginduetara, eta taldeak izan duen garapena une askotan erakutsi ahal izan dute.