Eibar Igerixaneko zortzi igerilari absolutuen Gipuzkoako kontrol txapelketan

Eibar Igerixaneko zortzi igerilari absolutuen Gipuzkoako kontrol txapelketan
2021/07/22 09:31
eta kitto!

Asier Gomez, Iker Calvo, Ruben Torres, Ekaitz Lago, Igor Ruiz, Miren Galdos, Malen Beobide eta Maddi Maguregi izan ziren aurreko asteburuan Irungo Azken Portun jokatutako Absolutuen Kontrol Txapelketan. Gipuzkoako Igeriketa Federazioak antolatutako torneoan Gomezek bigarren postuaeskratu zuen 400 estiloetako proban, eta Iker Calvo eta Miren Galdos hirugarrenak izan ziren 200 estiloetan eta 50 bizkarrean, hurrenez hurren.


Bestalde, hilaren 14tik 17ra Tarragonako Sylvia Fontana igerilekuetan jokatutako alebin mailako Espainiako Udako Txapelketan izan zen Eibar Igerixaneko Paula Calvo, eta baita emaitza bikainak lortu ere. Bi probatan lehiatu zuen: 100 libretan finalerako sailkatu zen finalerdietan hirugarren denbora onena lortu eta gero, eta 100 bizkarrean hamargarren postuan amaitu zuen finaletan. Iker Calvo ere Sabadelleko Can Llong igerilekuetan jokatzen diharduten infantil mailako Espainiako Udako Txapelketetan dihardu parte hartzen.