Eibar KE-k lehen fitxaketa egin du: Jon Mikel Magunagoitia
Azken denboraldietan Amorebietan jokatu du atezainak
2024/07/02
10:57
eta kitto!
Jon Mikel Magunagoitia da Eibar KE-k 2024/25 denboraldira begira egin duen lehen fitxaketa. Atezaina SD Amorebietatik dator eta, taldeak maila galdu zuen arren, berak oso maila ona erakutsi zuen.
Magunagoitiak 23 urte ditu eta bi denboraldirako kontratua sinatu du Eibarrekin. Dena dela, ez da bere lehen aldia izango talde armaginean, 2017an jubenilen taldean jokatu zuelako eta, 2018an Amorebietan aritu ondoren, 2019 Eibarren filialera itzuli zelako. Gero, Zamoran jokatu zuen urtebetez eta azken bi denboraldietan Amorebietan aritu da.