Eibar Kirol Elkartearen Euskara Plana aurkeztu dute gaur Ipuruan
2017/02/09
16:03
eta kitto!
Eibar Kirol Elkartearen Euskera Plana aurkeztu dute gaur eguerdian Ipuruan Mikel Larrañaga klubeko Presidenteordeak eta Olatz Olasok, planaz arduratuko den Emun enpresako zuzendariak.
Iazko azaroan egindako Batzar Nagusian hartutako konpromisoa gogora ekarrita hasi du aurkezpena Mikel Larrañagak: “Euskeraren erabilera sendotu eta kalera ateratzeko konpromisoa hartu genuen orduan eta gaur hori aurkezteko eguna da. Egun handia da hizkuntza hau maite dugunontzat”.
Larrañagak azaldu duenez, "euskeraren erabileraren inguruko diagnostikoa sortzea eragin duen barne gogoeta egin du Klubak. Lehen hitza euskeraz egiteko konpromisoa hartu behar da. Gu geu euskeraren erabileran eredu izan behar gara, besteek ere gauza bera egin dezaten. Beste erakundeekin batera erabilpena zaintzen badugu, oso positiboa izango da”.
Olatz Olaso Emun enpresako zuzendariak klubak hartutako erabakiaren garrantzia azpimarratu du: “Batetik, oso garrantzitsua da Eibar bezalako klub batek euskeraren erabilpen eta normaltasunaren alorrean aurrea hartzea; bigarrenik, bide horretan aurrera jarraitzeko aukera handiak ditu; eta azkenik, euskerak eta futbolak talde bat osatzen dute orain eta biak indartuta aterako dira”.
Olasok diagnostikorako hiru puntu nagusiak identifikatu ditu: “Batetik, Eibarrek euskeraren erabilera eta normalkuntzan bide handia dauka egina; bigarrenik, bide horretan jarraitzeko aukera handiak ditu; eta, azkenik, bide horretan jarraitzeko interes handia dauka”.
https://youtu.be/wrnFWhPV0VQ