Eibar Mogidu zerbitzuak paziente onkologikoak ere artatuko ditu otsailaren 3tik aurrera

Eibar Mogidu zerbitzuak paziente onkologikoak ere artatuko ditu otsailaren 3tik aurrera
2026/02/03 15:53
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Eibar Mogidu Jarduera Fisikorako Orientazio Zerbitzuak bere jarduketa-esparrua zabalduko du otsailaren 3tik aurrera, tratamenduan dauden paziente onkologikoak ere artatzeko. Erabiltzaileak Onkologikotik eta Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartetik bideratuko dituzte, jarduera fisikoa modu egokitu eta seguruan sustatzeko helburuarekin.

Eibar Gipuzkoan martxan dagoen osasun-ekimen honetako zazpi udalerrietako bat da. Zerbitzuak Toribio Etxebarriako Osasun Zentroan, Eibarko Ospitalean eta Astelena pilotalekuko bulegoan ematen du arreta, astearteetan 11:00etatik 17:00etara eta ostiraletan 09:30etik 13:30era. Informazio gehiago 688 724 174 telefonoan edo mogidu@eibarkirola.eus helbidean.