Eibar nagusi izan zen Alavés-en aurrean
2012/02/06
00:00
eta kitto!
Partidua galtzen hasi bazen ere, emaitzari buelta eman eta garaipen garrantzitsua eskuratu zuen Manix Mandiolaren taldeak zapatu arratsaldean Ipuruan: 2-1. Golak Arroyok eta Arruabarrenak sartu zituzten eta, emaitza horrekin, eibartarrak sailkapeneko 3. postura igo dira. Hurrengo jardunaldian Lemoan multzoko azken sailkatuaren zelaian jokatuko dute; horko hiru puntuak beharrezkoak izango zaizkie postu horri eusteko eta aukera ere izango dute, ikusita bizkaitarrek dituzten diru-arazoak.