Eibar.org-eko blog komunitateak 20 urte bete ditu

Eibar.org Elkartea 2000. urtean sortu zen eta blog komunitatea 2004an
Eibar.org-eko blog komunitateak 20 urte bete ditu
2024/07/18 13:13
eta kitto!

20 urte bete ditu gaur-edo gure blog-komunitateak, Eibar.org webguneko blogak. Interneteko euskal munduaren historia txikiaren parte bat. 1998an Eibartarrak posta-zerrenda sortu zen. 1998-2000 tartean, halaber, webgune probisional estatiko gisa ibili zen martxan Eibar.org-en lehen bertsio bat. 2000. urtean, Eibar.org Elkartea sortu zen, eta webgune dinamiko batera eraldaketa egin ondoren, 2004an eratu zen blog komunitatea.

2004ko uztailean ipini genuen martxan eta urtebetetze "ofiziala" uztailak 17 da, orduan eman genuelako bloga kudeatzeko ikastaroa. 15 lagun inguru elkartu ginen bertan (argazkia ordukoa da). Tirriki-tarraka baina bizirik jarraitzen dugu. Ez sasoi bateko bizitasunarekin, baina oraindik ere ia egunero argitaratzen da artikuluren bat EibarOrg-en.
 
Azkenengo hilabetean, esate baterako, 38 artikulu. Ez da gutxi, lehenengoak izan eta 20 urtez eustea.
 
Zorionak guri, zorionak https://eibar.org/blogak komunitateari.
 
 
 
Artikulua SUSTATU webgunean agertu da, Asier Sarasuak landu du eta Creative Commons BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu gure webgunera.