Eibar Rebistaren 167. zenbakia kalean dago

Ego Ibarraren webgunean aldizkariaren PDFa deskargatu daiteke, eta aurkibideko artikuluetan klikatuz gero, zuzenean artikulura joateko aukera dago
Eibar Rebistaren 167. zenbakia kalean dago
2025/01/08 13:37
eta kitto!

2024ko Neguko sasoiari dagokion Eibar Rebistaren azken zenbakia kalean dago honezkero. Bertan, ohiko kolaboratzaileen lanekin batera, Alberto Zuazuaren “La psicología profunda” artikulua ere ikusi daiteke. Bestalde, Antxon Narbaizak “Frankismoa eta trantsizioa: sekularizazioaren fenomenoa eta beste” kolaborazioa eskaintzen digu eta Mireia Alonsok, bere Txoko Gastronomikoan, Concha Perez Sarasketa bere amaren ibilbidea aurkezten digu. Ez dira falta, jakina, Joxe Aranberriren “Errobera Borobil”, Ana Aranberriren “La Jirafa Azul” eta Idurre Albizuren “El arte de ser mi mejor yo” sekzioak, ahaztu barik Jesus Arizabaleta, Asier Ezenarro, Juan Luis Ibarlucea, Fernando Serrano, Jose Agustin Larrañaga eta Iratxe Gimenezen kolaborazioak ahaztu barik.

Egoibarrako webgunean aldizkariaren PDFa deskargatu daiteke eta, aurkibideko artikuluetan klikatuz gero, zuzenean artikulura joateko aukera dago.