Eibar San Juan jaietan murgildu da

Gaurtik hasita eta asteazkenera arte ekitaldiz betetako San Juan jaiak ospatuko ditugu Eibarren.
2025/06/23 17:16
eta kitto!

Asteburuan giroa berotzen hasteko hainbat ekitaldi egon badira ere, gaur hasi dira ofizialki San Juan jaiak Eibarren (egitarau osoa HEMEN). Ohikoa den bezala, ongietorria egin zaie Lizarrako dultzaineroiei Estaziñoan. Gaurko harrera inoiz baino hunkigarriagoa izan da, azken urtean hil diren Salvador "Salva" Martinez Garate eta Miguel Angel Elizaga Arrastia gaiteroei omenaldia egin baitzaie. Nafarroako gaitaren munduan eta Eibarko herritarren bihotzean hain garrantzitsuak diren bi figura gogoratu nahi izan ditu Ustekabe txarangak herriko beste kolektiborekin batera,

Ondoren, urtengo omenduekin eta herriko agintariekin batera Eibarko kaleak zeharkatu dituzte Udaletxera heldu arte. Eibartarrak, betiko moduan, kalera irten dira jaiei hasiera ezinhobea emateko. Aurtengo omenduak Udaletxeko balkoira igo dira pregoia botatzeko eta, jarraian, txupinazoa bota dute Untzaga plazatik.

Ekitaldi guztien jarraipena gure INSTAGRAMeko kontuan egin dezakezu, zuzeneko irudien eta laburpen bideoen bitartez, baita Facebook-en ere.