Eibarko 14 industriak hartu dute parte lehiakortasuna hobetzeko ETEn Planaren bigarren edizioan
2021/03/12
08:12
eta kitto!
Udalaren Ekonomiaren Garapen, Enplegu eta Berrikuntza Sailak sustatutako Eibarko “ETEen Planaren” bigarren edizioaren emaitzarekin pozik daude arduradunak, atzo plan horren emaitzaren berri emateko prentsaurrekoan esandakoaren arabera: “2020an garatu den planak parte hartu duten Eibarko 14 industria-enpresen lehiakortasun-maila epe labur eta ertainean hobetzen laguntzea zuen helburu. Era horretan, enpresen sendotzea sustatuz, enpresako arlo bakoitzeko aholkularitzaren bidez”, azaldu zuen Alberto Albistegi Ekonomiaren Garapen, Enplegu eta Berrikuntza Saileko zinegotziak.
Egoeraren diagnosiak eta ekintza-planak egiteko Ikei Research & Consultancy S.A. aholkularitza-enpresaren laguntza teknikoa izan dute. Azaldutakoaren arabera, “prozesua egoeraren azterketa batekin hasi zen, enpresa bakoitzaren hobekuntza-arloak eta hazteko gaitasuna antzemateko. Eta, ondoren, ekintza-plan indibidualizatuak definitu eta martxan jarri ziren. COVID-19aren ondorioz enpresa-jarduera edo diru-sarrerak moteltzeak edo eteteak lan-metodologia egokitzea eragin zuen”. Hala ere, urtarrilera arte jarraitu zuen programak.
Bigarren edizio honetan, hainbat arlotan (merkataritza, kudeaketa, antolakuntza, enpresen ondorengotza, produktuaren garapena eta prozesuen hobekuntza...) oinarritutako 64 bat proiektu definitu direla esan zuten: “Definitutako egitasmoetatik, 50en hedapen operatibora bideratutako jarduerak egin dira, aholkularitza-taldearen laguntza-lan estuaren bidez. Laguntzarako ehun bat saio egin dira, bai aurrez aurre, bai bideo-deien bitartez”.
Bestalde, ekimenean parte hartu duten enpresek oso modu positiboan baloratu dutela azpimarratu nahi dute, “bai programaren erabilgarritasunari, bai lortutako emaitzei dagokienez”. Albistegiren berbetan, “nire ustez, gure hiriko industria-sarearen lehiakortasuna hobetzeko ekimen horiek oso lagungarriak izaten ari dira, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak beraien politiketan horrelako programak sartu izanak erakusten duen bezala”.