Eibarko 4. Berakatz Zopa Txapelketa antolatu du Eibarko Sarek azaroaren 16rako
2019/10/31
13:02
eta kitto!
Azaroaren 16an, 11:30ean hasiko da Eibarko 4. Berakatz Zopa Txapelketa Untzagan, Eibarko Sarek antolatuta. Hiru onenentzat sariak emango dituzte: 150 euro eta txapelak bikote onenarentzat, 100 euro bigarrenarentzat eta 50 euro hirugarren geratzen den bikotearentzat. Izena emateko zein bete beharreko baldintzak kontsultatzeko Buenos Aires tabernara jo behar da.
Antolatzaileen berbetan, “Eibarko Sarek 2016an, Eibarko 1. Berakatz Zopa Txapelketa antolatu zuen #Stop Dispertsioa / Ibon Etxera! Kanpainaren barruan. Zoritxarrez, 3 urte eta gero, eta ETA dagoeneko deseginda egon arren, gauzak ez dira bat ere aldatu, Ibon Muñoak kartzelan jarraitzen du, Euskal Herritik oso urrun, Kordoban (800 kilometrora) eta salbuespeneko legediaren menpe, 1. graduan, isolamenduan. Egunaren 20 ordu ziegan pasatzen ditu, 2. gradua sistematikoki ukatzen diote eta, gainera, bere zigorraren 3⁄4k beteta izanik, baldintzapeko askatasunean bere etxean egoteko eskubidea duenean. Egoera sinestezin hau salatzeko, gure kanpainarekin aurrera jo, beste erremediorik ez daukagu eta, beste ekimen batzuen artean, Eibarko 4. Berakatz Zopa Txapelketa antolatu dugu”.